LITERATURA

Testuak, olerkiak, kantuak, dantzak eta musika Angelun

Itxaro Borda idazleak, David de Souza idazle eta kantariak eta Orchestre Maigre musika taldeak, bihar, ekainak 11, testua, olerkia, kantua, dantza eta musika nahasten dituen Gu(haur) Arrotz(ak) emanaldia egingo dute Angeluko Barojako karpan,20:30ean.

“Iniziazio-bidaia bat, frantsesa eta euskara nahasi eta artista ezberdinak batzen dituena, hala nola David de Souza idazle eta kantaria eta Itxaro Borda idazlea”.
A mots ouverts festibalaren karietara aurkeztuko da emanaldia Euskal kultur erakundearen partaidetzari esker.

Emanaldia ere CD-liburu batean dago honezkero, Castor Astral edizioak aterata eta ekainaren 8an, eguerdian, Angeluko liburutegian aurkeztu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button