BERTSOTAN

Julio Soto eta Xabier Terreros onenak Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen saioak Tafallan eta Auritzen izan ziren joan den asteburuan. Tafallako Kulturgunean sei bertsolari bildu ziren: Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman. Guztien artean, martxoaren 18an Beran jokatuko den finalaurrekorako txartela Julio Sotok lortu zuen. Haren atzetik Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman sailkatu ziren.

Bigarren final-laurdena Auritzeko Kultur Etxean izan zen atzo. Hantxe Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda bildu ziren. Xabier Terreros gailendu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenean. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza, Patxi Castillo, Alazne Untxalo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda.

Hurrengo igandean, otsailak 26, Nafarroako Bertsolari Txapelketak segida izango du. Lakuntzako Kultur Etxean jokatuko da hirugarren final-laurdena, 17:30ean, eta bertan Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Joanes Illarregi arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button