BERTSOTAN

Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi onenak

Julio Soto nagusitu da Hendaian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketan. Haren atzetik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Felix Zubia, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin sailkatu dira. Hendaian lortu duen lehen postuari esker, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 9an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan arituko da gorritiarra, Amets Arzallus, Jon Martin eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.

Eta beste aldetik, Beñat Gaztelumendik irabazi du Altsasuko kanporaketa eta hurrengo faserako zuzeneko txartela eskuratu. Azaroaren 17an Murgian jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du añorgarrak, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin.

Legazpin jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa. Saioa hurrengo larunbatean, hilaren 19an, izango da, 17:30ean, Urbeltz pilotalekuan. Sei bertsolari arituko dira: Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Inigo Mantzizidor Mantxi, Jokin Uranga eta Oihana Bartra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button