Nontzeberri

Julio Soto eta Ainhoa Mugika Bertxoko finalera pasatu dira

Aiarako bertso eskolakoek prestatutako afariaren ostean, epaileak beraien tokietan jarri ziren, afaltzen egon ez zen ikusleria ere etorri eta bere lekua hartu zuen eta Olatzek hasiera eman zion saioari. Hasieran beste saioetan bezalaxe, bakoitzak abesti ezagun baten doinuan kantatu zuen agur puntuagarria, gau horretan, Kaxianoren Itsasontzi baten, David Bisbalen Ave Maria… Bakarko lanean txapel ezberdinei kantatu behar izan zieten bertsolariek.

Orokorrean nahiko saio polita osatu zuten 6 bertsolariek, baina azkenean bi bakarrik pasatzen direnez, Julio Soto eta Ainhoa Mugikak lortu zuten finalerako txartela.
Horrela azaroaren 18an, osteguna jokatuko da Gasteizko Errexala elkartean hirugarren eta azken kanporaketa, eta azaroak 26an finala Trebiñoko sagardotegian.

Arabako Bertsozale Elkarteak bidalita

Exit mobile version