LITERATURA

“Julien Vinsonen hegaldia” liburuaren aurkezpen musikatua, Iruñean

Bihar, ekainak 4, Maddi Oihenart eta Pello Ramirez  musikariez lagunduta, Patxi Zubizarretaren azken lanaren aurkezpen musikatua izango da, Kondestable Civivoxean, 19:30etik aurrera.

Zubizarretaren lanak, badu poesiatik, badu narratibatik eta baita historiatik ere. 1875ean Julien Vinson euskaltzale frantsesak Baionatik abiatu eta Zizurren erori zen globo bidaia kontatzen du, “Iruñea karlistek setiatua izanik, bidaiarien benetako helburua zein izan zen kontatzen duena”, Alberdaniako editorearen esanetan. Gertakari hura ardatz hartuta, helduentzako nobela berria da Patxi Zubizarretak dakarren lan berria.

Julien Vinsonen hegaldia nobelak baina, poesiatik, narratibatik eta historiatik ez ezik, “badu ere folkloretik, ipuin tradizionalen bitartez esan dezakeguna, eta baita linguistikatik ere, hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen duelako”, aitortzen du idazleak. Hala, jarraitzen du Zubizarretak, “beharbada horrexegatik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak”.

Simetrietan eta paralelismoetan, gaiak eta garaiak harilkatuz, Saturno aerostatoaren gorabeherak eta menturak dira oraingoan nobelaren paperetik belarrira musikatuko direnak.

Informazio gehiago, Alberdania Argitaletxeko web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button