ESZENA

Gilkitxarok "BILBOKI" euskarazko antzerki ziklo berria zabalduko du

Maiatzaren 20an, osteguna, zabalduko du Gilkitxaro taldeak BILBOKI antzerki egitaraua 8 begi antzezlanarekin. Bilbon lehenengo aldiz erakutsiko den obra hau kafe-antzerki giroan eta erritmo bizian gertatzen da. Ane Zabala eta Galder Pérez aktoreak taula gainean arituko dira zenbait eszena eta esketx egiten, umorearen eta irudikeriaren bidetik beti ere, publikoarekin harreman zuzena mantenduz.

Egitarauak maiatzaren 26an jarraituko du, Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatuarekin. Gidoi honek Café Bilbao Teatro-Gidoi Saria irabazi zuen iaz. Antzezlana egoera absurdo batetik abiatzen da eta, umore oso berezi batez, gaur egungo gizartearen hainbat jarrerari errepasoa ematen dio. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzen istorioa kontatzen da bertan. Etorkizuneko Euskal Herriko uneren batean bizi dira, egoera oso berezian: hildakoek usteltzeari utzi diotenez, bizirik daudenek haien gorpuekin egin behar dute elkarbizitza.

Oier Guillánek berak parte hartuko du irakurketa dramatizatuan, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Ainara Gurrutxagarekin batera. Musika Ander Fernandezek jarriko du.

Udazkenetik aurrera, BILBOKIk programazio jarraia eskainiko du.

Emanaldi guztiak Euskaltzaindiak Plaza Berrian duen egoitzan egingo dira, 19:30ean.

Karolina Almagiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button