IKUS-ENTZUN

Abokatuen presentzia zinemagintzan

Nafarroako Filmotekak abokatuek zinemagintzan izan dituzten presentzia eta rol bereziak aztertuko ditu gaur berton abiaraziko duen ziklo baten bidez: Abokatuak zineman.

Zinemaren historian zehar, abokatuen zeregin berezia izan duten gertakizun eta istorio ugari kontatu ditu arte horrek. Arazo askoren korapiloa askatzeko erabili ziren zinemagintzan abokatuen lana eta inteligentzia. Hori dela eta, bi zatitan (irailean eta 2018ko lehen seihilekoan) garatuko den zikloak abokatuei buruzko film ederrez gozatzeko abagunea luzatuko dio ikusleari. 
Nafarroako Filmotekaren arabera, “publikoaren interesa handia dela ikusten badugu, urtero garatuko dugu gisa honetako ziklo bat, horretarako film adina badugu eta”.

Hil honetan, Ameriketako bi pelikula klasiko eta erabat ezberdina den beste zinematografia mota bateko beste bi film eskainiko dituzte. Lehen lau pelikula hauek honakoak dira: Eskandalua ( Shûbun, Akira Kurosawa, 1950), Hilketa baten anatomia (Anatomy of a Murder, Otto Preminger, 1959), Urretxindorra Hiltzea (To Kill a Mockingbird, Robert Mulligan, 1962) eta Epaimahaia (Court, Chaitanya Tamhane, 2014).

Gaur berton, irailaren 6a, 20:00etan, Eskandalua pantailaratuko da. 13an, Hilketa baten anatomia; 20an, Urretxindorra hiltzea, eta 27an, Epaimahaia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button