IKUS-ENTZUN

Julie Bertuccelli zinegileari buruzko zikloa, BilbaoArten

Institut français-ek eta BilbaoArte zentroak Julie Bertuccelli zinegile eta sortzaile independentearen inguruko zikloa ondu dute. Emanaldiak, hain justu, herenegun hasi ziren, eta gaur egitarauren hirugarren filma ikusteko parada izango da, BilbaoArten, 19:00etatik aurrera.

Hala, Gaurko filma L’Arbre izango da. 2010ean filmatua, Charlotte Gainsbourg, Marton Csokas, Christian Byers eta Morgana Davies dira aktoreak.

Aita eta senarra galdu duen familia baten egoera latza kontatzen du filmak. Bat-batean hilko da, eta filmaren bidez familia nola suspertzen den ikusiko du ikus-entzuleak; alegia, familia-kideek nola egingo dioten aurre tragedia horri. Hori guztia, gainera, sinbolo baten bidez ere kontatuko da: Australia basatiaren erdian dagoen pikondo erraldoi bat.

Ostiralean, halaber, La Cour de Babel eta La Fabrique des juges dokumentalak emango dituzte berriro, 17:30ean eta 19:00etan hurrenez hurren.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button