LITERATURA

Julian Barnes idazlearen “The only story” euskaraz

Maitasunaren mugak zertan diren jakin nahi baduzue, Julian Barnes idazlearen Istorio bakarra lana duzue orain euskaraz. Meettok argitaletxeak plazaratu du lan hori, eta itzulpena Aritz Gorrotxategik egin du.

Istorio bakarra liburuan, Julian Barnes bikote baten zirrikituetan sartzen da. Iraun al dezake maitasun batek betiko, baita mingarria bada ere? Noraino hel daiteke gizartearen konbentzioekin bat ez datorren bikote bat? Batez ere bikotekideen artean adin ezberdintasun handia badago? Maitasunaren alde argiak alde iluna ere izan ohi du itsatsita. Elkarbizitzaren herdoila. Lehenago edo geroago gezurrak heltzen dira. Harremanari eusten diote bikotekideek, baina agian utzikeriagatik edo koldarkeriagatik. Askatzea izan daiteke irtenbidea. Baina inoiz aska al zaitezke benetan istorio bakar horretaz?

Barnesen ohiko gaiak aurkituko ditu irakurleak nobela honetan: maitasuna, bizitzaren zentzua, gaztetasuna eta zahartzaroa, belaunaldien arteko talka, oroimena… Barnesek berezkoa duen zigiluarekin gainera: ironia, sakontasuna eta zehaztasuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button