MUSIKA

Dimetalfest jaialdi metalzalea egingo dute Diman

Larunbatean, Dimetalfest Fest jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute Diman. Guztira, dozena erdi talde izango dira oholtzan. Ezinbesteko hitzordua da metalzaleentzat.

Hauexek dira agertokian izango diren taldeak: In Mute (Valentzia), Eraso (Zarautz), Lizzies (Madril), Incursed (Bilbo), Cheel Ghar (Trapaga) eta Etorkizun Beltza (Gernika).

Zalantzarik gabe, jaialdiko burua In Mute valentziarrak dira. Taldea 2003an eratu zen baina 2005era arte ez zen erabat finkatu. Death metal melodikoa jorratzen du, eta besteak beste, Opeth, Gojira, Arch Enemy edo  In Flames taldeen ondaretik edaten du.

2006an lehenengo diskoa grabatu zuten valentziarrek, Aeternum, baina 2009ra arte ez zen plazaratu. 2010ean, Steffi sartu zen abeslari, eta bi urte beranduago One in a Million EP bikaina kaleratu zuten. Grabazio hori tarteko, hainbat kontzertu egin dituzte, 2014an Alemanian egin ohi den Wacken Metal Battle lehiaketan gailendu arte. Txapelketa horretan 29 herrialdetako banda metalzaleek parte hartu zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button