LITERATURA

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren oinarriak

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Zumaiako Udalak Kutxaren laguntzarekin Julene Azpeitia 25. ipuin lehiaketa antolatu du.
Idazlan batzuk badituzue, begiratu bete beharreko baldintza hauek:

Lanok euskaraz idatzita egon (gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15), originala izan eta argitaragabea. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratuak izan direnak. Lan bakoitzaren hiru ale bidaliko dira hona: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1 20750 Zumaia.

Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutunazal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, sinadura eta NANaren fotokopia.

Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button