LITERATURA

“Julene Azpeitia” ipuin-lehiaketa abiatu du Zumaiako Udalak

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 31. edizioa da kostaldeko herri horrek antolatu duena, literatur sorkuntza indartu eta bultzatzeko xedez. Lehen saria  3.000 € dira eta lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Lanok, betiko lez, euskaraz idatzita, originalak eta argitaragabeak izango dira. Ipuinak gutxienez sei orrialde eduki beharko ditu, eta gehienez 15. Lehiaketara lau ale bidaliko dira. Idazlanak izenburua bakarrik eramango du agerian, eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura eta NAN agiriaren fotokopia.

Idazlanak, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketarako dela adierazita, helbide honetara bidali beharko dira: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1. 20750 Zumaia.

Hiru sari emango dira: Lehen saria, 3.000 €; Bigarren saria, 1.500 €; eta, hirugarrenik, Zumaiako onenaren saria, 1.000 €.

Datu guztiak, Zumaiako Udalaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button