LITERATURA

Julen Belamuno idazleak “Hotz industriala” ipuin bilduma aurkeztuko du

Gaur, eguerdiko 12:00etan, Julen Belamuno idazleak Hotz industriala ipuin bilduma aurkeztuko du era birtualean, helbide honetan: https://meet.jit.si/susa

Julen Belamuno idazleak honakoak kontatuko dizkigu lan berri horretan: “ Lezetak hozkailu industrialak konpontzen egiten du lan, nahiko nekatuta dago eguneroko martxarekin, eta lankide antojagarri baten adarjotzeak aguantatu behar ditu gainera, emakume gazteago batekin duen harremanagatik. Euskal Herritik Berlinera egin zuen ihes Martinek 80ko hamarkadan, desagertzeko bulkada bati jarraituz, eta, denek ahaztu dutela uste duenean, euskaraz idatzitako gutun bat jasoko du. Belarriko minez farmazia irekitzeko zain dago artista bat, eta bere antz handia duen gizon dotoreago batekin egingo du topo, Isabelekin izan zuen harremana zelan hondatu zen gogoratzen duen bitartean. Bikote batek Errioxan erositako etxera hurbilduko da jabe ohien semea, zuhaitz bat ez botatzeko eskatzera. Italian koadro berezi batzuk agertu ostean, aspaldi ahaztutako pintore baten gaineko ikerketan murgilduko da Ander.”

Susa argitaletxeak adierazi digun bezala, bost ipuinez osatuta dago Julen Belamunoren Hotz industriala. “Izoztutako txori baten begirada, paseo bat ontzi turistikoan laku hutsean, igelak koadro desitxuratuetan. Egunerokotasunaren zama astunegia bihurtzen denean, lanegunaren amaieran hartutako tragoa ere izan daiteke itxaropena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button