ARTEA

Juanjo Lazcano artistaren hienak, Iruñean

El jardín de las delicias izeneko erakusketa paratu du Juanjo Lazcano artistak Ziudadelan. Guztira bederatzi margolan dira otsailaren 22ra bitartean ikusi ahalko direnak. Erakusketak egungo egoera sozialaren metafora izan nahi du.

Lan hauetan animaliak dira protagonista, hienak hain zuen; guztiak pintatzeko gris eta marroia koloreak erabili ditu, eta hauen artean Adan eta Evaren gorputzak ere agertzen dira. Animaliok, metro eta metro erdiko lanetan, mehatxuka daudela ematen du, jarrera pasiboan baina agresiboan, eta adi, beti ere. Batzuetan, eskultura txikiak ere badira.

Juan Lazcanok erakusketa mordoa egin du hamar urteetan baino gehiago. Duela urte batzuk, Antonio Lopez, Juan Jose Aquerreta edo Jose Maria Mezquitak emaniko tailerretan parte hartu zuen. Era berean, Alfonso Ascunce eta Mikel Esparzaren ikaslea izan da.

Bereak dira La penumbra detenida eta Miscelánea izeneko erakusketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button