IKUS-ENTZUN

“Beldur Barik!”, gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa

Gazteen artean balio positiboak sustatzea du xede Beldur Barik! programak, hain zuzen ere, haien arteko harremanetan errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioa uztartuz.
Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei begira ondu dute, eta programak aldarrikatzen dituen jarrerak eta mezuak ikus-entzunezkoen bidez adieraztea nahi du. Lanak aurkezteko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Programa, beste bi jarduerarekin osatzen da. Tokian tokiko ekimenak, udaletan, eta jarduera globalak, hiru herrialdeetan komikia ardatz hartuta, eta azaroaren 25eko kanpaina (Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna) eta programaren itxiera, Beldur Barik 2012 Topaketan, azaroaren 24an.

Lehiaketan, bi atal bereizi dituzte: 12 eta 17 urte bitarteko gazteena, eta 18 eta 26 urte bitartekoena. Sariei dagokienez, hiru izango dira: sail bakoitzeko bi sari banatuko dira, 1.000 eurokoak. Beste sari bat ere izango da, 300 eurokoa, Beldur Barik programaren YouTubeko kanalaren bidez egingo den herri-bozketa bidez (azaroaren 14ra bitartean) aukeratutako lanarentzat. Azaroaren 24an egingo den Beldur Barik Topaketan iragarriko dituzte lan saridunak.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak beldurbarik.org webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button