Nontzeberri

Juan San Martin Bekaren XIV. deialdia zabalik, Eibarren

Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, Eibarko Udaleko Euskara Batzordeak 2001tik ematen duen beka da berau eta aurtengo ikerketaren xedea Historia izango da, “eman diren bekak eta argitara emandako lanak”, hain zuzen.

2019ko ikerketa-lanaren proiektuak aurkezteko epea gaurtik urriaren 11ra bitartean izango da Udalean bertan, modu presentzialean zein telematikoan.

Hala, euskarazko ikerketa sustatzea helburu duen ekimen honek “Juan San Martin eibartar seme kuttuna, euskalzale eta ikertzailea omendu nahi du”. Hala, bekaren ohiko lan esparruak Juan San Martinek berak bere bizitzan zehar landutakoak izan ohi dira: antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, … “Eta aurten, Historia izan da aukeratu dugun arloa”, argitu dute antolatzaileek.

Bekaren ezaugarriei dagokionez, proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutu beharko dira eta bekaren iraupena, gehienez, 18 hilabetekoa izango da. Halaber, beka eskuratzen duenak proiektua lantzeko, 9.000 euroko diru laguntza izango du.

Izapide guztientzako nahiz informazio gehiagorako, Eibarko Euskara Sailera  jo dezakezue.

Exit mobile version