LITERATURA

Juan Larrea poeta bilbotarrari buruzko hitzaldia

Juan Larrea 1895. urtean Bilbon jaiotako poeta izan zen, bizitza osoa erbestean emandako gizona; Frantzia, Mexiko, Estatu Batuak, Argentina. Atzerrialdi horren ondorioz Espainiar Estatuan ia erabat ezezaguna zen.

Hala ere, egiten zituen surrealismo eta abangoardiazko poesiak interesa piztu zuten Italian zein Frantzian, geroago Espainiar Estatuko poeta garrantzitsuenetariko bat izaten bukatzeko.

Solasaldian José Fernández de la Sotak, olerkariaren ezagutzaile handiak eta Juan Larrea, versión terrestre liburuaren egileak parte hartuko du.

Idazle honekin batera Julio Flor kazetaria eta Carmen Bereziartua rapsoda egongo dira. Azken honek Larreak Amerikan egin zuen bere bizitzako azken garaian idatzi zituen zenbait poema errezitatuko ditu.

Ekitaldi honekin duela 30 urte erbestean hildako idazlea eta abangoardiako olerkigintzaren ordezkari garrantzitsuena izan zen Juan Larrea poeta eta pentsalari bilbotarraren pertsona eta lana hurbilduko zaigu.

Bilboko Udalak bidalitakoa

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button