MUSIKA

DJ Stingray eta Zero vs. Chelis, “Paraleloan” saioan

Musika elektroniko ilunaren inguruan aritzen diren disko jartzaileen saioak antolatzen ditu Paraleloan-ek. Bada, urriaren 7an, Bilboko Kafe Antzokian, 26. saioa ondu du Paraleloan-ek: Dj Stingray eta Zero vs. Chelis, gauerditik aurrera.

Dj Stingray ezizenaren atzean, Detroit hiriko Sherard Ingram dago, zeina aurten, Shipwrec diskoetxearekin aritu den; Lower Parts eta Bleep43 Recordings zigiluekin ere jardun du, besteak beste. Zuzenean mozorrotuta aritzen da. Estatubatuarrak techno ilun, hipnotiko eta  dantzagarria  jorratzen du. 20 urtetik gora daramatza bere techno erritmoak mundu osotik zabaltzen; estilo horretan, ezinbesteko DJ bihurtu da, oinarrizko erreferentzia.

Zero eta Chelis, berriz, bikote formatuan aritzen diren DJk dira. Formatu horrekin aritu dira Magma edo Sónar jaialdietan.

Informazio gehiago: paraleloan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button