ARTEA

Juan Hidalgoren lan deserosoak Artium-en

Agian, kritikak eta historiografiak Juan Hidalgo hain luze baztertu izanaren arazoa artista gisa izan duen jarduera ugaria izan da: musikagile, poeta, ekintzaile, argazki bidezko forma eta irudien sortzaile… Ibilbide luzeko artista sailkaezina, baita abangoardiako mugimendu ofizialen artean ere, Hidalgo deserosoa gertatu zaio askori, bere jarrera boterea lortzeko, klandestinitatetik edota oposiziotik erasotzeko asmoa zuten joera politikoekin bat ez egitea izan baita, guztiz bestela, arteaz (anartista gisa definitzen du bere burua) eta bizitzaz duen ikusmolde pertsonal eta akrataz haragoko ezein artikulazio politiko nahiz artistiko modu organizaturekin zerikusirik ez izatea.

Hidalgok inoiz ez du pausorik egin museo-erakundera hurbiltzeko beretzat garrantzitsua izan zitekeen ezeren irakasle, zabaltzaile edo legitimatzaile gisa. Halako eran non Hidalgok arazorik gabe onar baitezake berak egiten duena ez dela artea, gogoari eta zentzumenei zuzendutako proposamen hutsak baizik eta musika, poesia, keinu, objektu edota argazki gisa hezurmamitzen direnak, eta argazki ekintza baten ondorio baizik ez direnak.

Juan Hidalgok Kanaria Handiko Ayacata herrixkan bizitzea erabaki zuen eta sorkuntza fase berri bati ekitea ere, oraingoz azkenekoa, aurrekoak baino objetualagoa eta argazkietan oinarrituagoa. Itsas maila baino 1.100 metro goragoko gainetatik, Ayacatatik, Juan Hidalgoren azken lana dator Artium-era.

Artium-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button