Nontzeberri

Joxerra Melguizo artista protagonista Artiumen “Artistak gurean” programarekin

Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroak aurtengo azken lauhilekoan gauzatzen ari den Artistak gurean zikloaren programazioaren barruan, Elena Aitzkoa , Begoña Zubero eta  Itziar Okariz artisten ondoren,  Joxerra Melguizo artista izango da gaurko topaketako protagonista. Hitzordua, gaur berton, 19:00etan izango da museoko emanaldi-aretoan eta obra-biltegietan.

Ekimen honen bidez museoaren funtsetan dauden artistak hurbiletik ezagutzeko abagunea eskaini nahi da. Horretako, hilean behin, artistok sormen-prozesuari nola ekiten dioten azaltzen dute. Ondoren, erakusketa-aretora joaten dira zaleak, eta erakusketan ikusgai dagoen obraren edo lanen aurrean azalpen gehigarriak ematen dituzte. Hurbiltasun horrek “aukera ematen die ikusleei artistekin elkarreraginean aritzeko, eta arte garaikidearen ezagutza errazteko”.

Gaurkoan hortaz,  Joxerra Melguizoren obra hobeto ezagutzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Melguizoren, Artiumek gordetzen dituen funtsetako zenbait artelanen egilea da, besteak beste, Sujeto y predicado (ensayos de percepción  (2001-2002)bideo-instalazioarena, indarkeriaren ikuspegi kritikoa, artearen historiari erreferentzia egiten diona; Paisaje (1995) argazki-instalazioa, eta La medida del espacio (línea de tierra) (1996).

Bere esku-hartze eta instalazioetan, Joxerra Melguizok (Vitoria-Gasteiz, 1968) lan kritikoa aurkezten du artearen historiarekin, hizkuntzarekin, jakinduriarekin eta naturarekin esperimentatu eta hitz egiteko, argazki- eta ikus-entzunezko formatuetan biltzen duena.

Informazio gehiagorako, sartu artium.eus atarian.

Exit mobile version