BESTELAKOAK

Euskara euskaraz konpartitzeko, datorren astean Bilboko IV. Berbagunea

Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, Bilboko IV. Berbagunea antolatu da urtarrilaren 21ean, Bilboko Azkuna Zentroan.

Euskara euskaraz konpartitzea da asmoa eta horretarako euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jarriko dira.  Hortaz, euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork, euskaldunak eta euskaldun hartzaileak batu nahi dira.

Egunean zehar lau txanda (hiru txanda goizez eta bat arratsaldez) antolatuko dira, eta guztira mila pertsonatik gora hartuko du parte. Bertan  jatorri ezberdineko pertsonako bilduko dira: kultur arlokoak, kirol arlokoak, alderdi politikoetako ordezkariak eta beste sektore batzuetakoak ere bai.

Ekitaldian parte nahi baduzue, adierazi (berbagunea@gmail.com) zenbat lagun etorriko zareten eta zein txandatara, jende kopurua ondo kalkulatu ahal izateko. Bereziki 3. txandan (12:30 – 14:00) eta arratsaldeko 4. txandan (16.30 – 18:00) egotera gonbidatzen zaituztegu, lehenengo bi txandak, bereziki, ikastetxe eta eskolako ikasleei zuzenduta baitaude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button