BESTELAKOAK

Lau eguneko anabasa kulturala

Ezkandrai elkarteak antolaturiko Errobiko Festibalaren 18. edizioa uztailaren 18tik 21era bitartean luzatuko da Itsasun, toki askotako kulturen topagunea  izateko asmoz.

Hala, euskal kulturak Reunion uharteko, Okzitaniako, Turkiako edota Europa ekialdeko beste kultura batzuekin uztartuko da, eta horretarako, Ezkandrai elkarteak atonduriko egitarauan, kontzertuak, tailerrak, ikusgarriak eta erakusketak programatu dira. Haien artean dira aipagarriak Larrosa Salbaiak ikusgarria, non euskal kantuak eta dantza eta musikaren konposizio berriek protagonismoa hartuko dute, bai eta Beñat Achiaryk Artzainen Kantuak mintzaldi ikusgarria ere. Horrez gain, Itsasuko Ahots Berriak mintzaldi ikusgarria izango da Francis Marmande kazetari eta idazlearekin.

Ekialdeko Europako musika ere Papanosh taldeak ekarriko du. Andre Minvielle, Lionel Suarez, Christine Salem, Oksit edota Artichaut Orkestrak bestelako aireak ekarriko dituzte.

Programazio oso ikusi nahi baduzue, jo ezazue helbide honetara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button