IKUS-ENTZUN

“Jostailu hautsiezinak” eta “PlayTime” zinema zikloa

Jostailu hautsiezinak Mabi Revueltak azken zazpi urteetan plastikaren inguruan egin duen ikerketaren ikuspegi zabal bat da, hiru ardatzetan antolatua: hizkuntza, jokoa eta arte-hezkuntza. Erakustea hau Gasteizko Artium museoan dago ikusgai.

Lan-sail horietariko batean, PlayTime (2008-2015) horretan, “artean oinarritutako estrategia pedagogikoak ikertzen dituen prototipo azaltzen da, kartaren formatura egokituak”.
Horren harira, eta pedagogiaren eta hezkuntza-paradigma batzuen inguruan gogoeta eginarazteko, zinema-ziklo hau osatu da, bihar bertan hasi egingo dena.

Zikloan honako lanak ikusi ahalko dira: maiatzaren 22an, Ce n’est qu’un début (Jean-Pierre Pozzi eta Pierre Barougier, 2010); maiatzaren 29an, La Educación Prohibida (Germán Doin, 2012); ekainaren 5ean, Être et Devenir (Clara Bellar, 2014); eta ekainaren 22an, The Arquitect and The Painter (Jason Cohn eta Bill Jersey, 2011);

Film guztiak emanaldi aretoan izango dira, 19:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button