LITERATURA

Joseba Sarrionandiaren poemak euskaraz eta katalanez

Pamiela eta Pol·len argitaletxeen eskutik, Kataluniako irakurleek Joseba Sarrionandiaren poemak euskaraz eta katalanez ezagutzeko aukera paregabea izango dute gaurtik aurrera. Gaur berton, Iurretako Herri Bibliotekan Es morta la poesia? izeneko lan berriaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan. Bertan Ainara Munt Ojanguren itzultzailea, Pamielako Jose Angel Irigarai, Victor Sunyol idazlea eta Jexuxmai Lopetegi musikaria izango dira.

Sarrionandiak berak aukeratu ditu liburu honetarako poemak, eta Ainara Munt Ojangurenek katalanerako itzulpenaren ardura hartu du, edizioa Victor Sunyol poetak eta diseinua Mai-t Carbonellek.

Joseba Sarrionandiaren antologia berria publiko katalanari zuzendutako liburua da, batik bat, baina irakurle euskaldunak ere gozamena hartuko du bere poemagintzan barneratuz. Katalanez ere Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa eta Moroak gara behelaino artean? obrak badaude.

Bihar, lan beraren beste aurkezpen bat egongo da Donostiako Kaxilda gunean, 18:30ean. Jordi Panyella editoreak hartuko du parte, obraren sorkuntzan parte hartu dutenekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button