LITERATURA

“Literaldia” euskal letren plaza, Bartzelonan

Bartzelonako Euskal Etxeak Literaldia jaialdia abiatu zuen joan den astelehenean, eta apirilaren azken egunetara arte, makina bat kontu literario burutuko dira bertan, tartean, hitzaldiak, errezitaldiak eta mahai-inguruak.

Asteburu honetan (apirilak 9) jarraipena izango du programazioak Lou Topet taldeko Oier Aranzabal, Rafa Rueda eta Harkaitz Cano hirukoteak egiten duen Abesti bat gutxiago saioarekin. Hamar artista estatubatuarren (Pete Seeger, Woody Guthrie, John Hiatt…) euskarazko moldaketak biltzeko, eta Harkaitzek komentatzeko helburuarekin sortu zen proiektua.
Datorren astean, apirilak 15, Axraf Fayadh Aske izenburupean, poetaren lanean oinarritutako poesia errezitaldia egingo da. Poeta honek zortzi urte pasa ditu kartzelan, eta torturak jasan ditu.

Apirilaren 21ean, bertso-emanaldia osatuko dute Unai Gaztelumendi eta Ane Labakak; eta hurrengo egunean, Erractus emanaldia egingo dute Jule Goikoetxea, Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte hirukoteak.

Harkaitz Canok beste zita bat izango du apirilaren 26an, kasu honetan Diego Ameixeiras galiziar literatoarekin mintzatzeko, horretarako eratu den topaketa batean. Bertako Irakurle Klubaren saioan izango da gero bere Twist lanari buruz berba egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button