ESZENA

Joseba Jaka bekaren gaia: Antzerkia

Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia egin du berriz. Aurten antzerkirako euskarazko lanak idatzi eta obra muntatzeko proiektuak aurkez daitezke. Proposamenak 2018ko urtarrilaren 26ra arte bidali ahal dira. Beka 10.000 eurokoa izango da.

Parte hartzeko egin nahi den sormen lanaren azalpena eta egin nahi den antzerki lanaren ezaugarriak azalduko dira. Nahi duenak ere antzerki lanaren lagina edo erakusgarria aurkez dezake, 15-25 orrialde bitartekoa. Horrekin batera pertsona edo erakundearen helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiria edo IFZren kopia eskaneatua azaldu beharko da

Lanak josebajakabeka@elkarfundazioa.eus edo elkar Fundazioa, Portuetxe kalea 88, Igara auzoa, 20018 Donostia helbideetara bidaliko dira.

Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Agurtzane Intxaurraga, Iratxe Retolaza, Jaime Valverde eta Elkar argitaletxeko editore bat botorik gabe, idazkari lanetan. 2018ko apirilaren 30aren aurretik emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena.

Bestelako datuak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button