LITERATURA

“Joseba Jaka Beka” deialdia egin du Elkar Fundazioak

Abian da Elkar Fundazioaren Joseba Jaka Beka literatura sarietan parte hartzeko deialdia, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz.

Aurreko deialdian antzerki lanak jaso ondoren, aurtengoan, eleberri edo ipuin bilduma sormen lanak jasoko dira. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, egin nahi duen sormen lanaren azalpen proiektua (2-5 orri bitartekoa) aurkeztu beharko du lehenik, eta bertan zehaztu beharko ditu proiektuaren ezaugarriak: argumentua, egitura, luzera, estiloa, besteak beste. Proiektua bidaltzeko epea, abenduaren 31an amaituko da.

Fundazioak antolatzen duen sariketak 10.000 euroko diru laguntza emango du: bekaren diru-kopuruaren erdia irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlana amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan ordainduko zaio egileari.  Hala ere, idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo epaimahaikoen iritziz, idazlan horren izaera eta kalitatea, aurrez aurkeztu beharreko proiektuarekin bat ez badator, idazleak itzuli egin beharko du jasotako dirua. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lana amaitua Elkar Fundazioari helarazteko.

Maialen Berasategi, Iratxe Retolaza, Iban Zaldua eta Elkar Argitaletxeko editore batek osatuko dute epaimahaia, eta 2020ko apirilean emango dute ezagutzera bekaren irabazlearen izena.

Oinarriak ezagutu, eta gainerako informazioa: elkar.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu