MUSIKA

Joseba Irazokik Larrabetzun joko du igandean

Bera herriko Joseba Irazokik irekiko du Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean egingo den udazkeneko Domekak Hori Baien kantaldi sorta. Emanaldia igandean izango da, 18:00etatik aurrera. Irazoki bakarka arituko da; hau da, Oso Banda formatuan.

Irazokik kaleratu duen azken grabazioa, baina, Joseba Irazoki eta Lagunak formatuan egin du, iragan ekainean plazaratutako binilozko singlea, Jesus Llorentek (Cadiz, 1972) zuzentzen duen Acuarela (Sr. Chinarro, Migala, Astrud edo  Los Planetas) diskoetxearen bitartez. Zazpi hazbetekoak bi kantu biltzen ditu: Irudipena eta Udaberriko eguzki. Irazokik disko bakarra grabatu izan du Lagunak formatuan, 2014an Bidehutsek plazaratutako lan homonimoa. Hortaz, singlea taldearen bigarren erreferentzia da. Single berri horren tirada oso txikia egin du Acuarelak.

Oso Banda formatuari dagokionez, 2012an, lau kantu jasotzen zituen izen bereko lana argitaratu zuen Bidehuts diskoetxearen bidez. Grabazioa binilozko hamar hazbetekoan plazaratu zen, eta lau doinu biltzen zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button