MUSIKA

“Joseba Irazokik & Lagunak” diskoa, zuzenean

Moonpalace diskoetxeak 2009an plazaratutako Euria ari du lanaren jarraipena da Joseba Irazoki eta Lagunak. Horretarako, gizon-orkestra formatuan kaleratutako Oso Banda (Bidehuts, 2012) lanetik aldendu eta Irazokik talde oso bat eratu du bere lagunekin. Grabazioa iaz argitaratu zuen Bidehutsek, eta urteko disko onenen zerrenda askotan izan da.

Makina bat musikarik parte hartu dute grabazioan, eta orain, diskoa aurkezteko asmoz, Irazokik zenbait kontzertu ondu ditu, ondoan lagun-musikari horietako batzuk izango dituela: Felix Buff, bateria eta perkusioa; Iban Urizar, tronpeta eta klarinetea; Igor Telletxea, tronboia eta vibraphonoa; Jaime Nieto, baxua; eta, azkenik, Ager Insunza, gitarra eta biolina. Eskarmentu handiko musikariak dira guztiak, Audience, We Are Standard, Petti eta Xabier Montoiarekin aritutakoak, besteak beste.

Bada, Berako musikariak bost kontzertu iragarri ditu: urtarrilaren 22an, Donostiako Doka Antzokian; 23an, Hondarribko Psylociben, Amoranterekin; 30ean, Miarritzeko Atabalen; otsailaren 5ean, Bilboko Kafe Antzokian, Cabezafuegorekin; eta, azkenik, 6an, Markinako Uhagonen.

Honatx, disko horren harira Irazokiri egin genion elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button