BERTSOTAN

Julio Sotok Bertxokoko bigarren txapela lortu du

Bete-bete egin zen sagardotegia, eta kanpoko hotzari kontra eginez, giro goxoa sortu zen. Txorizoa, bakailao tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta eta menbrilo goxoak afaldu ostean, kafe eta kopekin batera hasi zen saio.
Hala Bedi irratikoak bertan egon ziren irratirako saioren berri ematen eta Hitzetik Hortzerakoek ere beraien kamera berriak estreinatu zituzten. Beraz saioa ondo jasota gelditu zen.

Kanta edo doinu ezagun batean agur bikainak kantatu zituzten bertsolariek eta zortziko txiki eta handian ere txukun aritu ziren. Bakarkakoan bi punturi erantzun ostean audio banari bertso bat kantatu behar izan zioten. Audioak egungo notizia ezberdinak ziren, Aita Santuaren esanak, Haitiko egoera, Maialen Lujanbio BEC-en txapeldun bilakatu zenekoa,…Ariketa honetan ale politak entzun ahal izan ziren ere.

Azken agurrak entzun ostean jakin zen epaia: Julio Soto txapeldun! Eta txapeldunaren agurrarekin amaitu zen 2010eko Bertxoko sariketa.

Arabako Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button