MUSIKA

Joseba Irazokik eta Cobrak EP berriak argitaratu dituzte

Berako gitarra jotzaile ipurterreak Oso Banda izeneko hamar hazbeteko binilozko EPa plazaratu du Bidehuts taldearekin. Cobra laukoteak, berriz, bost filmetako soinu bandak egokitu ditu Covered – A Selection of Film Scores iraupen laburreko CDa.

Musikari nafarrak gitarrak, perkusioak eta bestelako tramankulu musikalak nahastu ditu, folkean, bluesan eta psikodelian bustiriko kantu geldiezinak egiteko. Captain Beefheart Bidasoa aldean jaio izango balitz bezala.

“Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Zein den azken helburua? Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat sortzea, hainbat kalibretako konposizio genuinoak disparatuz”, idatzi du Oskar Beorlegik Bidehuts plataformaren webgunean; bertan, kantu bat ere entzun daiteke. Diskoa eskuragarri izango da Bidehutsek Durangoko Azokan izango duen standean.

Bestalde, Cobra taldeak bost pelikuletako soinu bandak moldatu ditu Covered – A Selection of Film Scores EPa, tartean, Francis Ford Coppolaren The Godfather, Orsen Wellesen Touch of Evil, eta Davis Lynchen Twin Peaks telesail mitikoa. Plentziako aurtengo Mikrofilm zine jaialdia sustatzeko Bilboko Kafe Antzokian eginiko kontzertuan du bere jatorria lan honek.
Bost kantuetatik bakarra da pieza instrumentala, Twin Peaks, gainerako doinuak cobrak bere estilora eraman ditu ahots, lelo eta bertsoekin, alegia, kantu bihurtu dituzte. Disko bitxi hau taldearen bandcamp webgunean entzun daiteke osorik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu