MUSIKA

Joseba Irazoki eta Lagunak bueltan dira

Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak 2014an argitaratu zuen estreinako lan homonimoa. Bada, lau urte igaro ostean, egitasmoaren buru Irazoki lagunekin bildu da berriz ere Zu al zara? izenburuko lana grabatu eta argitaratzeko. Bigarren disko hori ere Bidehuts markapenan aterako da.

Bidehuts plataformaren arabera, “azal askotan ezagutu duzu Joseba Irazoki. Do izenpean, Joseba Irazoki bakarka, are bakarrago Oso Banda gisa, hamaika proiekturen lagun, izan Atom Rhumba edo Nacho Vegas, edo Pettirekin… Baina Joseba Irazokiren beste aldaera bat lagunekin bildu eta sortutako kantuak janzten dituenekoa da… Horrela datorkigu oraingoan, bigarrenez, Joseba Irazoki eta Lagunak. Disko berria prest”.

Bigarren diskoa grabatzeko, Irazoki hiru lagunekin aritu da estudioan: Ibai Gogortza, Jaime Nieto eta Felix Buff. Grabazioaz eta ekoizpenaz Joannes Buff arduratu da, aurreko diskoan bezala. Irazoki eta hiru musikari-lagunek Lucio eta Durutti doinua aurreratu dute.

Azaleko ilustrazioak Serafim De Sousak egin ditu, eta collagea eta maketazioa, berriz, Ramon Zabalegik burutu ditu. Kolaboratzaileen artean, Jupiter Jone taldeko Aida dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button