ESZENA

Donostiako udako antzerkia

Duela egun batzuk udako antzerkiaren programazio zabala aurkeztu zen Donostian. Obra eta proposamen piloa izango du aurten Gipuzkoako hiriburuak, eta umorea izango da lan horien gakoetariko bat.

Hala, uztailaren 10etik irailaren 14a bitartean, Donostia Kulturaren programazioaren barruan, 19 antzezlanerekin gozatzeko abagunea egongo da. Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean 80 emanaldi inguru eskainiko dituzte antzeztaldeek.
Denetarik egongo da, eta euskal taldeen lanak ere ikusi ahalko dira, hala nola, Joseba Usabiagaren Oroitza-penak; Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre hirukotearen 100 m. karratu; Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolisto baten konfidentziak; Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegriaren Nick Maritxu, Nick Bartolo; eta Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxagaren Hiru.

Aniztasun horren barruan ere, bestelako lanak ikusteko aukera egongo da: The hole; La importancia de llamarse Ernesto; Carlos Hipolito eta Luis Merloren El credito; Jose Manuel Zapata, Juan Francisco Padilla eta Ruben Rubioren Barrockeros; Lola Herrera eta Hector Alterioren En el estanque dorado, eta abar.

Obra guztiak non eta noiz egingo diren jakiteko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button