ARTEA

Joseba Eskubiren “Nesmo” margolanen erakusketa ikusgai, Bilboko Martzana Galerian

Bilboko Martzana Kultur Espazioak  Joseba Eskubi artistaren Nesmo obraren erakusketaren ateak zabaldu ditu, datorren urtarrilaren 10era arte ikusgai egongo dena.

Bertan artistak formatu txikiko zenbait margolan jarri ditu ikusgai, lurzoruaren gainean sostengatuta edo airean etenda, zalantzazkoa eta mugagabea den masa zentral bat ardatz hartuta.

Artistaren lanek espazio eszenikoen eraikuntza dute ardatz, eta bere margolan bakoitza espazio eszeniko bananduak dira. “Etengabeko tentsioan daude irudi narratiboak eta pinturak, eta berezko sumindura fisikoa oinarri duten figura horien analogiak, mugimenduan dauden materia baten sentsazioa eragiten dute”, azaltzen du artistak.

Joseba Eskubi (Bilbo, 1967) EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, eta 1998az geroztik, bertan ari da lanean, margolaritzako irakasle gisa. Banakako eta taldeko erakusketa asko egin ditu. Bere ibilbide oparoan, hainbat arte galeriatan jarri ditu margolanak  ikusgai, esaterako,  Bartzelonako Alegria, Dinamarkako Aalborgeko Wolfsen galerian edota Torino, Palermo, San Petesburgo edota nazioarteko hainbat galeriatan ere.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Bilboko La Fundicionen eman zuen bere burua ezagutzera, eta gero, erregulartasunez egin ditu erakusketak Bilbon, BBKren Kultur Aretoan (1994), Bilkin (2002) eta Epelde & Mardaras (2008) bezalako galerietan. 2005. urtean, banakako lehenbiziko erakusketa jarri zuen Madrilgo Muelle 27 galerian, eta 2010ean, berriz, Cuencako Jamete galerian paratu zuen. Iaz, Rekalde Aretoan Insomnia  obra izan zuen ikusgai, margolan klasikoen erreprodukzioen gainean egindako esku-hartzea, hain zuzen.

Informazio gehiago, espaciomarzana.com webgunean duzue (gaztelaniaz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button