MUSIKA

Joseba B. Lenoirrek gitarra basatiekin jositako bi kantu berri argitaratu ditu

Joseba B. Lenoir musikari beratarrak bi kantu berri argitaratu ditu bere bandcamp gunean: Haiek izorra nahi haute eta Kantu odolustuen bluesa. Lehenengoa Spencer P Jones musikari australiarraren kantu baten moldaketa da.

Egilearen aburuz, bolumen ozenean entzuteko egin dira bi kantuok. Izan ere, gitarra oldarkorretan oinarritutako kantuak dira, batez ere bigarrena, Kantu odolustuen bluesa.

Single digital hau gauzatzeko Lenoir ondoko musikariekin aritu da: Haiek izorra nahi haute doinuan, Ilargi Agirre (bateria), Nagore Etxabe (bateria), Mikel Larratx (hitzen moldaketa) eta Miren Narbaiza MICE (koruak); Kantu odolustuen bluesa abestian, berriz, Mikel Santxez Etxegiak parte hartu du, bateria jotzen.

Lenoirrek, bestalde, guzti hau egin du: ahotsa, gitarrak, teklatuak, baxua eta Gakobeltz estudioko grabazioa.

Azkenik, Niko Bleach-ek azala egin du, eta Iñigo Irazoki Atala estudioan burututako nahasketaz eta masterraz arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button