MUSIKA

Radio Days power-pop banda italiarrak Donostian eta Bilbon joko du

Radio Days Italiako power-pop talde bikaina da, maisua estilo horretan. Bada, igandean, Donostiako Dabadaba aretoan izango da, 20:30ean, eta asteartean, Bilboko La Nube aretoan, 21:00etan.

Radio Days taldeak melodia klasikoak jorratzen ditu potentzia handiko gitarra elektrikoekin jantzita. Energia handiko punk-pop doinuak jotzen ditu. Donostiako Red Ribbon Music promotorearen arabera, “Elvis Costello, The Rubinoos, Big Star eta The Knacks taldeen diskoan irabiagailu batean sartzea bezalako soinua”.

Italiarrek iraupen luzeko hiru disko argitaratu ditu, bai eta hainbat EP ere. Orain, El Delfin y el Varano izenburuko EP argitaratu du, lau kantu biltzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button