ARTEA

Jose Zugasti artistaren lana Eibarren ikusgai

Herri horretako Portaleko Erakusketa Aretoan egongo da ikusgai Jose Zugasti Arizmendiarrieta eibartarraren lana, irailaren 23tik aurrera.

Jose Zugasti (Eibar, 1952) eskultore, grabatzaile eta margolariak lehenengo aldiz, 1993. urtean, erakutsi zuen bere lana, Madrileko Arte Ederretako San Fernando Goi-Eskolan ofizioaren gakoa ikasi ostean.
Harrezkero, erakusketa asko egin izan ditu han-hemenka: Euskal Herrian eta Salamancan, Madrilen, Kolonian,… . Azkena, aurten bertan, Miarritzeko Anne Broitman Arte Galerian izan da.
Ibilbide luzean hainbat sari jaso ditu: Gasteizko V. Bienal Plastikoaren I. saria (1980); Gipuzkoako Artista Berrien XXIII. Lehiaketa (1982); Valentziako Bancaixa Saria (1993); Bilboko Udalaren Bilbao Ría 2000 saria. Caja Vital-en Eskultura Publikoko II. Leihaketa irabazi zuen 2002an, eta 2005ean, Euskal Herriko Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoaren 125. urteurreneko Lehen Saria eskulturan.

Bere anotazioak eta beste, blog honetan ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button