ARTEA

Jose Pablo Arriagaren “Etxetik Gertu” erakusketa

Kultur Leioan, Jose Pablo Arriagak erakusgai jarri du bere eskultura eta pinturako azken bilduma, Etxetik Gertu izenpean. Otsailaren 28ra bitartean ikusgai izango da.

Mahatma Gandhik esandako esaldi honetan oinarritu da artista: “Ez dugu galdu behar gizadiarekin dugun konfiantza, itsasoaren parekoa baita: ez da lohituko tanta batzuk lohi egonik ere”. Berak ere, lan horrekin norabide aldaketa positiboa eman nahi dio mundu honi, “gero eta zailagoa baita gizadiarekin fidatzea”.

Jose Pablo Arriaga artisauen familia batean jaio eta bertan hasi zuen ibilbidea. Gazte-gaztetatik altzarien diseinuan aritu da Euskal Herriko eta Eskoziako hainbat eskolatan, eta hainbat master eta diploma eskuratu ditu. Eskulturen arloan Edinburgoko Arte Eskolan hasi zen (1992-1994). Bertan Arterako Hastapenak izeneko ikastaroa egin zuen eta Galeseko Printzearen Fundazioko beka bat lortu zuen.
Makina bat erakusketa egin ditu eta, sari dezente eskuratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button