ARTEA

Jose Maria de Orbe artistaren “Exagium” erakusketa, Donostian

Abenduaren 15era bitartean, Jose Maria de Orbe artista donostiarrak bere irudi ederrak jarri ditu ikusgai, Donostiako Kur galerian.

Orbe gidoilaria eta zuzendaria da. Hasierako ibilbidean S-8  eta 16mm formatuetan egin zituen bere lanak. 1982an, Héctor filmeko produkzioan parte hartu zuen. Urte horretako Berlinale jaialdian aukeratua izan zen lan hori. Horren ostean beste lan asko etorri dira, tartean, Aita izenekoa.
1984an, Full Bright beka eman zioten, eta horrek Los Angeles hiriko American Film Institute delakoan ikasketak egitea ahalbidetu zion. Geroago, publizitaterako spotak egiten hasi zen, eta horren ondorioz hainbat sari ere eskuratu zituen (Cannes, Nueva York, Donostian,…). Diziplina horretaz honakoa esan zuen egileak: “Publizitateak, salbuespenak salbuespen, ez du ezer asmatzen. Sortzen ari diren edo dagoeneko finkatuta dauden modekin bat egiten du. Printzipioz, iragarleei ez zaie arriskurik hartzea gustatzen. Kapitala kontserbadorea da beti. Arriskua hartzen dute galtzeko ezer ez daukanak eta bokazioa duenak, egiten duena saihestezina dela uste duenak. Iragarleek ez dute bokaziorik. Behar dutelako inbertitzen dute publizitatean”.

Gidoilari gisan ere aritu da eta garrantzizko lanak burutu ditu, hala nola, De Chillida a Hokusai izenekoa. Zinemaz eta zuzendariaren lanaz ere honakoa dio: “Zinema lan piramidala da, talde-lana. Guztiek lan egiten dute zuzendariaren ideiak aurrera ateratzeko. Ezin da bestela izan. Horregatik da hain garrantzitsua zuzendariaren figura, eta horrexegatik zuzendariok apal jokatu behar dugu, gure pelikulak egin ahal izateko pertsona batzuek beren talentua beste baten zerbitzuan jarri behar dutelako”.

Donostiako Kur galerian irudi ikusgarriak paratu ditu, eta antzeman daitekeenez, ezinegonak jota dagoen sortzaile baten aurrean gaude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu