IKUS-ENTZUN

Jose Mari Zabala zuzendariari buruzko zine zikloa, Azkuna Zentroan

Gaur berton abiatuko da Azkuna Zentroko Zinematekan Jose Mari Zabala (Irun, 1949) artista esperimentalari buruzko zinema zikloa.  

Hiru egunetan izango diren emanaldietan bere  lehen filma Axut, eta azken filma Cuba Corazón pantailaratuko dira. Hauez gain, egileak 80ko eta 90eko hamarkadetan egin zituen bideo laburren aukeraketa bat ere ikusgai jarriko da.
Hala, Jose Mari Zabalari eskainiko eta gaur abiatuko den programazioari hasiera emateko Juan Perez Agirregoikoaren hitzaldia eta Jose Mari Zabalarekin elkarrizketa bat antolatu ditu Zinematekak. Geroago hainbat film labur proiektatuko dira.

Lehen saioa  gaur 19:00etan izango da: Axut (1975). Bertan  Koldo Garate, León Poplawsky, Iñigo Altolaguirre, Pedro Campillo, Elena Irureta eta María Ziegler aktoreek parte hartu zuten. Azkuna Zentroaren esanetan, “ egungo eta iraganeko presentziak -lapurrak, militarrak, piratak, exekutiboak, fraideak, indartsuak, sorginak…-  biltzen dituen ikonografiatik abiatuta, eta musikekin eta zaratekin eratutako ahozko aurreko hizkuntza erabiliz, euskal iruditeriaren erretaula bizidun bat aurkezten du, zirku metafisiko baten moduan”.

Bihar, irailaren 14an 17:30etan eta irailaren 15ean 19:30etan Cuba Corazón pantailaratuko da. Dokumental hau bi bidaietan egin zuen, eta eskuko ikuspegia ematen du 2000. urteko Kubako eguneroko bizitzari buruz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button