ARTEA

Jose Manaut pintorearen lanak, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak Jose Manaut. Kartzela eta erbestea Durangon izeneko erakusketa inauguratuko du gaur. Inaugurazioan Felix Arkarazo aktoreak José Manauten egunerokoaren irakurketa eskainiko du. Jose Manaut  1944 eta 1945 urteen artean, Durangon egon zen erbestean.

Jose Manaut 1898an jaio zen Llirian (Valentzia).  Valentziako San Carloseko Arte Ederren Eskolan egin zituen bere ikasketak, eta Sorollaren dizipulua izan zen gero, Madrilen. Masonerian ere sartu zen, eta Izquierda Republicana alderdiaren eraketan parte hartu zuen, eta horrek  garaiko pertsonai garrantzitsuenekin lotu zuen, tartean, Manuel Azaña, Marcelino Domingo, edo Santiago Ramon y Cajalekin.

Gerra Zibilak eragin handia izan zuen ber ibilbidean eta oro har, bere bizitzan, izan ere Francoren erregimenak ezarritako garbiketaren ondorioz, Manaut bezalako artista eta aktibistak espetxeratu egin zituzten. Bera espetxean hamabi urte eta egun bat egotera kondenatua izan zen. Kartzelaldian marrazki ugari egin zituen, gerra osteko presoen bizimoduari buruzko agiri grafiko adierazgarri bihurtuko zirenak.

Manaut Durangon erbesteratu zuten 1944ko abuztuaren 5etik 1945eko irailaren 2ra. Bertan egon zen bitartean, inguruko paisaiak marraztu zituen, eta bertako biztanleak ere bai. Pertsona garrantzitsu zenbaiten erretratuak ere egin zituen, hala nola, Fray Juan de Zumarraga eta Bruno Mauricio Zabalarenak. Horiek guztiak ikusgai izango dira erakusketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button