ARTEA

Jose Luis Zumetaren serigrafia-lanak Gernikako Euskal Herria Museoan

Gipuzkoako artista ospetsu honen 38 serigrafien aurkezpena egin dute gaur goizean Bilbon. Jose Luis Zumetaren lan hauek, 2006-2007ko neguan Buenos Airesen eginda daudenak, Gernikako Euskal Herria Museoan jarriko dira ikusgai uztailaren 30etik irailaren 16ra arte.

Erakusketan bildutako lanak Zumetak sortutako Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart liburukoak dira. Liburu hori Santa Agedako San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko gaixoek 80ko hamarkadan idatzitako Globo Rojo aldizkarian agertutako testu eta poemetan inspiratuta sortu du.
Artistak berak egin zuen testutxoen aukeraketa, "testuotan, tragedia, sentimenduak agertzen dira, sentiberak dira oso, tristeak, indar handiko testuak dira orokorrean" eta behin testua aukeratuta, marrazkiak egiten hasi zen, "testutik marrazkira eta marrazkitik testurako joan-etorri asko egin izan ditut". Horrela sortu zen Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart liburua, non testu txiki poetikoekin batera kolorezko irudi esanguratsuak agertzen diren.

Erakusketak ibilbidea egin du Euskal Herrian barrena; Donostian, Bilbon eta Arrasaten egon ostean, Gernikako Euskal Herria Museoan jarriko dira ikusgai irailera bitartean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button