BESTELAKOAK

III. Koldo Mitxelena Sariak

Atzo, Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena sariak banatu zituzten Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak.

Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sariak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak sortuak dira, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariak bi urterik behin deitzen dira eta hauxe da bigarren edizioa.

Sariak bost jakintza-arlo nagusitan banatzen dira: Zientzia Esperimentalak (hutsik); Ikasketa Teknikoak (Arantxa Otegi Usandizaga sariduna) ; Osasun Zientziak (Karlos Ibarguren Olalde sariduna); Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak (Iñaki Lazkano Arrillaga); eta Giza Zientziak (Larraitz Zubeldia Arruabarrena).
Edizio honetan UPV/EHUn, 2010eko uztailaren 16tik 2012ko ekainaren 15era bitartean euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izan dira deialdi honetara.

Bestalde, ekitaldi berean, Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua aurkeztu da. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 28. zenbakia da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da. Lan hau, 2011n Jakak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza da. Tesi horren helburua Joseba Sarrionandiaren itzulpen-lanak aztertzea eta itzulpenak haren obran izandako eragina ezagutaraztea da.

Adituaren lana hiru kapitulu nagusitan banatu da: Sarrionandiaren itzulpenak aztertzeko teoria egoki baten bila; Sarrionandia baino lehenagoko euskal itzultzaileak; eta  Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button