Nontzeberri

Jose Antonio Sistiagaren eta Javier Valverderen obra Koldo Mitxelena Kulturunean

Uda honetan bi erakusketa interesgarri ikus daitezke Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Batetik, Jose Antonio Sistiagaren Lorategi irudikatu bateko islak eta bestetik, Javier Valverde 1981-2011.

Lorategi irudikatu bateko islak, Jose Antonio Sistiagaren sorkuntza-ibilbide osoa hartzen du. Bertan,100 dik gora artelan paratu dituzte, kamerarik gabeko pelikula famatuak barne hartuta. 107 dira, hain zuzen ere, ikusgai dauden obrak: sei pelikula, 17 pintura oihal gainean, 8 pintura kartoi gainean eta 76 pintura paper gainean. Irailaren 24ra arte dago zabalik.

Bestalde, Javier Valverde 1981-2011 erakusketa abuztuaren 27ra arte egongo da zabalik, Ganbara aretoan. Javier Valverdek azken 20 urteetan egindako produkzioaren zati esanguratsu bat jasotzen du. Izenburuak adierazten duen denbora tartean sortutako 25 olio lanek janzten dituzte hormak, non ederki asko ikus eta ulertu daitekeen, sortzaileak bizi izandako eboluzioa eta bere koherentzia. Artistak naturarekin duen harremana islatzen du lanetan.

Exit mobile version