BESTELAKOAK

Jose Antonio Agirre lehendakariaren figura, Berlinen

2016an, 75 urte betetzen dira Jose Antonio Agirre lehendakaria Europa okupatutik ihesi Berlinen egon zela. Urteurrena gogoratu eta Agirre lehendakaria, Euskal Herriko historia eta erbesteko Eusko Jaurlaritzaren lana Alemanian ezagutzera emateko, Berlingo Euskal Etxea-Gernika Deutsch-Baskische Kulturverein e.V.-ek www.AgirreInBerlin.eus web-gunea osatu eta ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Berlinen.

Gaur berton, maiatzaren 31an, goizez, ekitaldi instituzional batekin hasiko da programa. Abgeordnetenhaus-Berlingo Diputatu Ganberako presidente ordeak harrera ofiziala egingo die euskal erakundeetako ordezkari eta Euskal Etxeko kideei.  

Bihar, maiatzak 31 (19:00), Instituto Cervantes Berlin, Iñaki Goioganak (Sabino Arana Fundazioa) hitzaldia egingo du: La aportación vasca a la democracia cristiana europea y la creación de la unión europea tras laII Guerra Mundial: J.A Agirre y Alberto Onaindia. Ekainaren 1ean (9:00) nazioarteko kongresua egingo da ingelesez: The International Legacy of Lehendakari José A. Agirre’s Government.
Ekainaren 2 (9:00) segidak izango du kongresuak: Agirre in the Arts: The Spanish Civil War and the Basque Exile in the Arts. Eta hurrengo egunean, ekainak 2 (20:30), Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin bikoteak Zaldiak eta beren itzalak izeneko poesia eta kantu emanaldia egingo dute alemanezko azpitituluekin.
Azken egunean, ekainak 3 (19:00), Xabier Irujo adituak (Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno) Memoirs of a Basque Secret Agent: Nazi Concentration Camps and the Mechanics of Death hitzaldia egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button