ARTEA

Jorge Lopez Barredo bizkaitarraren argazkiak Iruñean

Jorge Lopez Barredo (Sestao, 1972) argazkilariak Hijo de Chernobil erakusketa paratu du Iruñeko Contraluz galerian. Irudiotan Ukraniako hiriko hondamen nuklearra pairatu zuten bizilagunen begiradak jasotzen dira. Gaur inauguratuko dute eta zabalik egongo da hilaren 29ra bitartean.

Lopez Barredok Arte Ederrak ikasi du EHUn, eta bere argazkiak makina bat argitalpenetan publikatu dira, tartean. GEO, XL Semanal, Caminar, Superfoto, eta Zazpika.

Argazkigintza hausnarketarako eta kritikarako esparru gisa erabiltzen du, eta sarritan, pertsona anonimoen istorioak jasotzen ditu.

Oraingoan, esaterako, hondamen nuklerra pairatu zuen eremuan bizi diren pertsonen soak bildu ditu. Izan ere, 25 urte eta gero, Chernobileko ezbeharraren herentzia beldurgarriak oraindik bere horretan dirau.

Ukrania, halaber, berea egin du kapitalismo basatiak, eta horren ondorioz, kontraste handiak eta gizarte desberdintasunen nabarmenak dituen herrialde bilakatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button