MUSIKA

Jordi Savallek esklabutzari buruzko ikuskizuna aurkeztuko du gaur Donostian

Jordi Savall (Igualada, Barcelona, 1941) musikariak Esklabotzaren ibilbidea egitasmo berria aurkeztuko du gaur, Donostiako Kursaalean, 20:00etatik aurrera. Atzo, Baluarten izan ziren. Savallek hainbat herrialdetako musikak bildu ditu proiektu horretan, Mali, Madagascar, Mexiko, Colombia eta Brasil, besteak beste.

Kursaalen arabera, ikuskizunaren xedea  da esklabutzaren  oroimena bizirik mantentzea, eta, era berean, tragedia humano horri omenaldi bat egitea, hain zuzen ere, “mendeetan zehar sistematikoki deportatuak izan ziren milioika gizonen, emakumeen eta haurren salerosketa ikaragarriaren biktimak omentzea”.

Horretarako, Savallek munduko hainbat musika eta dantza uztartuko ditu, tartean, Brasilgo musika (jongoak, caboclinho paraibanoak, ciranda, maracatu eta samba) edo Malikoa (griote abestiak), Kolonbiakoa, Mexiko eta Boliviakoa (abesti eta dantza afrikar tradizionalak).

Esklabutzari lotutako abesti kristauak ere entzungo dira: “Villancicos de negros, villancicos de indios eta negrillas izenekoetan ageri da Mundu Berriko elizetako liturgian esklaboek izan zuten eginkizun behartuaren edo ez behartuaren lekukotasuna, hau da, besteak beste, konkista eta ebanjelizazio behartuko kultura baten emaitza gisa sorturik, Mateo Flecha Zaharrak (La negrina), Juan Gutiérrez de Padillak (Pueblako eskuizkribuak), Juan de Araujok, Roque Jacinto de Chavarríak eta Frai Filipe da Madre de Deusek konposaturiko abesti kristauen bitartez”.

Jordi Savallek 120 diskotik gora grabatu ditu 1968az geroztik. Biolagambista, orkestra zuzendaria eta musikologoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button