ESZENA

Gizakiari buruzko fabula Katu Beltz antzerki taldearen eskutik Leioan

La lengua de las mariposas lanak gizakiari buruzko fabula dakar, denboraren ikuspuntutik landua, denbora horren parte izatearen garrantzia azpimarratuz.
Inozentzia galtzeari buruzko ipuin bat da Manuel Rivasen testua.
Sentimenduz, oroitzapenez, irudiz eta emozio zaharrez beteriko saski-naski handi bat ordenatzeko lekua.

Manuel Rivasen testua (Narratibako 1996ko Sari Nazionala) eszenatokietara eraman da maisutasun eztabaidaezinarekin eta aktoreen lan bikainarekin.
Zuzendaritza Iñaki Rikartek egin du eta Alberto Huici da aktore nagusia. Leioako Auditorium-ean, bihar, otsailak 12, 20:30ean duzue hitzordua.

Igandean, antzerkiak jarraipena izango du herri horretan Kataluniako La Companyia del Príncep Totilau-k antzetuko duen La tempestad lanarekin.
William Shakespeareren antzerki lan honek, Milango duke ohia den Prosperoren istorioa kontatzen du. Jakinduriaz, magiaz, abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko antzezlana dakar konpainia honek, aktore eta txontxongiloekin. Horrexegatik, umeei zuzendutako Shakespeareren lan bat da hau.

Kulturleioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button