IKUS-ENTZUN

Jonas Carpignano italiarraren “A Ciambra” pantailaratuko du Fas zineklubak

2018an, Italiak Jonas Carpignano zinegilearen A Ciambra aurkeztu zuen Oscar sarietan. Filma gaur pantailaratuko du Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldian, Richard Sahagún zuzendariaren Il dolce far film laburra ere emango dute, KORTeN! zikloaren baitan.

New Yorken finkatutako Jonas Carpignano zinegilearen bigarren lana da A Ciambra, eta dokumentalen estetika du, fikzioa den arren. “Kamera eskuetan harturik dago filmatua”, Bilboko zineklubaren arabera.

Hauxe da filmaren sinopsia: “Ijito komunitate bat da A Ciambra, Italia hegoaldean (Calabria). Han, familia da aurrenekoa, eta Piok, 14 urterekin, aita eta anaia Cosimo kartzelaratzerakoan,  bere gizontasuna erakutsi beharko dio familiari. Nerabe baten istorioa da, kolpetik hazi beharko duenarena, eta antzinako ohiturei atxikian den komunitate batean dago harrapaturik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button