LITERATURA

Jon Sarasuaren “Hiztunpolisa” hizpide Iruñean

Pamiela argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak antolatuta, Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburuaren inguruko aurkezpen-ekitaldi berezia egingo da gaur, martxoaren 25ean, Iruñeko Planetarioan, arratsaldeko 19:30ean.
Bertaratuko diren solaskideak, Jon Sarasua, Sagrario Aleman, Dabid Anaut, Aingeru Epaltza, Aritz Ibañez, Santi Leoné eta Rosa Ramos izango dira.

Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburua iazko udazkenean argitaratu zen. Hartaz geroztik jakin-min handia piztu du euskalgintzan dihardutenen artean, egileak euskararen/euskal hiztunen egoera eta norabideak aztertzen baititu oso pertinenteak diren galdera eta gogoetak plazaratuz.

Egileak hala dio: “Zer egin?, begiak hiztun komunitatearen zuntzetan jarriz, bideak iradokiz eta galderak pausatuz… Nola goaz?, diagnostiko agonikoak, balorazio positiboak, behialako uste handien erresakak, egindakoen legitimazioak, aurrerako pozak eta frustrazioen oldarrak… Nora goaz?, desioetatik erantzutea edo susmoetatik erantzutea, alde handiko ariketak dira. Norabide lausoak marraztera gonbidatzen du mendeak. Eta norabide lauso horietan amets zatiak doitzera, estrategia-kateak jostera…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu